Lutxanako trena mantentzea eskatu diote Euskotreni

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 4a, 11:30

Lutxana-Lezama Euskotrenen lineako tren bat, Lutxanako geltokian geratuta.

Hogei hilabete pasatu dira Euskotrenek Lutxanan zeukan geralekua berriro zabaldu zuenetik, Bilboko Metroaren 3. lineako lanak egiten diren bitartean. Erandioko Udalak zenbait lan egin ditu orain arte, behin-behineko konponbide hori betikotzeko.

Hala, Joseba Goikouria Erandioko alkateak zenbaitetan idatzi die Bizkaiko Garraio Partzuergoari eta Euskotreni, eta horien ordezkariakaz ere batu da. Metroko hirugarren linea laster zabalduko dutenez, berriro ere Lutxana Txorierriko lineatik ken ez dezaten, beste pauso bat eman du Erandioko Udalbatzak, EH Bilduk eskatuta. Alderdi denek aho batez eskatu diote Euskotreni Sondika-Lutxana linea mantentzea, behin Lezama-Bilbo linea martxan ipinita. Aurretik bideragarritasun plana egitea eskatu dute. Euskotreneko langileek ere Lutxanako lineak segitzea eskatu diote enpresari.

EH Bilduk hasieran aurkeztutako mozioa, hainbat aldaketakaz onartu zena

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun