San Jose egoitzan mendeko adinekoei zerbitzua, hitzartuta

Erandioko Udalbatzak ia aho batez onartu du egoitzen foru-zerbitzu publikoa ematea San Jose egoitzan mendeko adinekoei. Izan ere, udal-talde denek Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak helburu horregaz adostutako 2017rako lankidetza-hitzarmena onartu zuten; abstentzio bakarra udal-talderik gabeko zinegotziarena izan zen.

Hitzarmen berria martxoaren amaierara bitartean izango da baliagarria, ondoren Aldundiak hartuko baititu udal-egoitzako zerbitzuaren eskuduntza, EAEko Udal Legeak ezarritakoari jarraituz. Joseba Goikouria alkateak gogorarazi duenez, 19 erandioztar dira zerbitzuaren onuradunak.

Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.

Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.


Izan zaitez HIRUKAlagun