Quirón ospitaleko beharginen beste greba bat, aztergai

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 8a, 12:38
Erandioko Quirón ospitalea. © CCOO

Bariku honetan, hilaren 10ean, mahaiaren bueltan batuko dira Erandioko Quirón ospitale pribatuko sindikatuak eta enpresako ordezkariak. Batzar horren emaitzaren arabera, gerta liteke sindikatuek datorren eguaztenerako, martxoaren 15erako, deitutako greba-eguna berrestea ala bertan behera uztea.

Halere, ez da lar baikorra Langileen Batzordea; ELA, CCOO eta Satse sindikatuek osatzen dute. Pasa den astelehenean egin zuten lehenengo greba-deialdia, “ia erabateko segimenduagaz”, jakinarazi dutenez. Orain dela bost hilabete ekin zioten negoziatzeari, hitzarmen propioa aldarri nagusitzat jota. Diotenez, Erandiokoa Espainiako Estatu ospitale pribatu bakarra da beharginak Langileen Estatutuaren arabera arautzen dituena. Modu berean, azken hiru urteetan “soldatak izoztuta” izan dituztela salatu du CCOOk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun