Emakumeen Jabekuntza Eskolarenak izango dira inskripzioa betetzeko lehenengo tailerrak, martxoaren 13ra arte: "Nosotras, vosotros, ellos y ellas" hizkuntza ez sexistaren tailerra emango du Irantzu Varelak martxoaren 17an eta 18an, Josu Murueta kultur etxean; ostean, apirilaren 25etik ekainaren 3ra, Itziar Gandíak emozioak kudeatzeko tailerra eskainiko du Altzagako Bekoa ikastetxean. Modu berean, bost dira martxoaren 15a epemuga duten ikastaroak: funky-dantza, mintzapraktika ingelesez, emozioen inteligentzia, ogi-tailerra eta puntu-lanak. Hilaren 17ra arte, izena eman daiteke eskulanetakoan eta loreontzi-ortukoan.
Argibide gehiagorako jo daiteke Erandioko Gazteria Sailarengana, honako bitartekoen bidez: gazteria@erandio.eus eta 609 082 646.