Ibaizabal itsasadarrak aulki mugikorreko arraun-estropaden egitarau zabala izango du datozen asteotan zein hilabeteotan. Daborduko, Lutxana Arraun Elkarteak jakinarazi du negu eta udaberriko egitaraua, Bizkaiko Arraun Federazioagaz batera antolatutakoa. Klubak bost hitzordu ipini ditu ekainaren 4ra bitartean.
Domekan, hilaren 12an, lineako estropada izango da Sestaon; maiatzaren 1ean eta 20an, arlo bereko probak egingo dituzte, baina Lutxana eta Altzaga artean. Maiatzaren 28an, Bizkaiko Txapelketa prestatzeko estropada izango da, leku berean. Azkenik, ekainaren 4an jokatuko da aulki mugikorreko Bizkaiko Txapelketa, Lutxanatik Altzagaraino. Dominak Erandioko udaletxearen aurrean banatuko dituzte goiz berean; euria izanez gero, Azoka Zaharrean egingo lukete.
Irakurle agurgarria:
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.
Izan zaitez HIRUKAlagun