Erandioko Udal Musika Eskolak izen­-ematea zabaldu du gaur

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 16a, 16:22
Erandioko Musika Eskolako ikasle bat, tronpetaz praktikatzen. © ERANDIOKO UDALA

Erandioko Udal Musika Eskolak matrikulazio-epea zabaldu du eguen honetan, martxoaren 16an. Eskolako kideek hobeen egiten dutena erakutsiz hasiko dituzte eskolaren jarduerak, hau da, musika-emanaldia eskainiz. Hala, musika-eskolan irakasten dituzten 12 instrumentuen gaineko kontzertu-erakustaldiak entzun ahal izango dira, eguen honetan bertan, 18:30etik aurrera, Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian.

Kontzertua udalerriko 4 eta 6 urte bitarteko neska-mutilei eta euren gurasoei zuzenduta egongo da. Gaur egun hastapeneko mailetan dauden musika-ikasleek kanta "ezagunak eta oso dibertigarriak" joko dituzte, oholtzaren gainetik, Erandioko Udal Musika Eskolako iturriek aurreratu dutenez.

Eskolako musika-gelak daude Josu Muruetan eta Bekoa ikastetxean. Argibide gehiagorako, honako kontaktu-bideakerabil daitezke: smeskola@erandio.eus eta 944 170 453.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun