Pertsona bat artatu dute Erandioko auto-istripuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 21a, 13:15

Larrialdi-zerbitzuek Kukularreko kameratik izan dute ezbeharraren berri. © EUSKO JAURLARITZA

Pertsona bat artatu behar izan dute gaur goizeko 07:20ak aldera, Erandion izandako auto-istripu batean. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek elkar talka egin dute N-637 errepidean, Erandioko udalerrian, Erletxerako noranzkoan. Zauriturik ez da izan, baina larrialdi-zerbitzuek pertsona bat artatu dute istripuaren lekuan bertan. Bestalde, istripuak hainbat kilometroko ilarak eragin ditu, Gurutzetaraino. Ibilgailuak errepidetik atera ostean, 09:00ak aldera berriz ireki dituzte errailak eta zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun