Zehaztu dutenez, elkartearen jarduera berria triatloi bat izango da: “antolakuntza-erronka ezberdin horrek gogobetetzen gaitu, aurreko martxa antolatzen genuenean baino gehiago oraindino; irailean egingo dugu Erandioko lehenengo triatloia, BilbaoTrigaz elkarlanean. Bertan, modalitate horretako 200 kirolarik baino gehiagok parte hartuko dute”, aurreratu dute Erandioko Txirrindulari Elkarteko kideek.