Tejedorrrek galdera nagusi bati erreparatu dio dokumentalean: Zer uzten dute atzean lan bila etortzen diren emakume etorkinek? Izan ere, egun batetik bestera norabidea aldatu eta Europara bakarrik bidaiatzea erabakitzen dute emakume horiek, etorkizun oparoa eta egonkortasun ekonomikoa aurkitzeko asmoz. Latinoamerikatik Europara bidaiatzen duten milaka emakumeen errealitatea islatzen du filmak, baita distantzia horrek beraien familiekiko harremanetan sortutako ondorioak ere. Bizitza osorako eragina izango duten egoera gogorrak, gutxitan mahai-gaineratzen direnak.
Filma Nikaraguan, Hondurasen, Espainian eta Euskal Herrian filmatu da. Iaz estreinatu zen.