Lehiaketa horren helburua logo bi diseinatzea izango da, Gazteria Arloa irudikatzeko eta gazte-erakundea dabilen Lonjagune proiektua ordezkatzeko. Izan ere, pare bat urte daroa proiektu hori jorratzen, gazte-lekuetarako bitartekaritza-zerbitzua eskaintzen Gazteria Arloa. Honako hauen beharrizanei erantzuten die: lonjetako erabiltzaileak, lonja-jabeak eta auzokideak. 15 eta 35 urte bitartekoek parte har dezakete lehiaketan, hilaren 24ra arte. Irabazleak hilaren 27an ezagutaraziko dituzte, sariak Go-pro kamera bi dira.
Oinarriak
Parte-hartzaileak: Erandion erroldatutako gazteak, 15 eta 35 urte bitartekoak. Bakoitzak, gehien jota, bi diseinu aurkeztuko ditu atal bakoitzeko. Epaimahaiko inor ezingo da aurkeztu sarirako hautagai gisa.
Betebeharrak: Logo integral bat aurkeztuko da, eta hura marka komertzial gisa erabiliko da. Gazteria Arloari dagokion logoak ikur grafikoren bat eduki beharko du, eta, gutxienez, GAZTERIA hitza (derrigorrezkoa). Gazte-biltokietarako bitartekaritzari dagokionak ikur grafikoren bat eduki beharko du, eta, derrigorrez, LONJAGUNE hitza.
Aintzat hartzekoak: Logoak programen izaera islatu beharko du. Aintzat hartuko da: gazte itxura, lonjekin lotuta egotea (LONJAGUNE atalekoak soilik), Erandioko herriarekin zerikusia izatea, originaltasuna, kalitate teknikoa.
Diseinua: Diseinua originala izango da, argitaragabea, eta norberak bere osotasunean sortua.
Formatua: Logo bakoitza bmp, gif, jpg edo tif formatuan aurkeztuko da, eta gutxienez 200x200 pixeleko erresoluzioa izango du. Gomendatzen da ahalik eta erresoluzio handienarekin entregatzea. Era berean, iturriak ere entregatuko dira, Photoshop, Illustrator, Gimp edo antzeko programa baten formatuan.
Aurkezpena: Diseinuak posta elektronikoz bidaliko dira, Gazteria Arloaren helbidera: gazteria@erandio.eus; gaian, “GAZTERIA logo-sariketa” edo “LONJAGUNE logo-sariketa” adieraziko da. Parte-hartzaile bakoitzak fitxategi bat bidaliko du atxikita, eta bertan emango du aurkeztutako lanaren azalpen laburra, bai eta datu pertsonalak ere: izena eta bi abizen, jaioteguna, erroldatuta dagoen helbidea, telefono mugikorra eta helbide elektronikoa. Behin bidalita, ezingo da logo proposamena kendu.
Epea: 2017ko apirilaren 24a arte, 14:00etan.
Epaimahaia: Epaimahaia 5 pertsonak osatuko dute, zeinak zerikusia izango dute alor hauekin: Gazteria, Arteak eta Diseinu Grafikoa. Aurkeztutako diseinu guztien artean, bat aukeratuko da atal bakoitzeko (GAZTERIA edo LONJAGUNE), eta horiexek irabaziko dute saria. Ez baldin badago akordiorik epaimahai osatzen dutenen artean, ez da saririk emango. Erabakia apelaezina izango da.
Epaia: Emaitza 2017ko apirilaren 27an jakinaraziko da sare sozialen eta Whatsapp bidez.
Saria: Bi Go-Pro kamera (bata, GAZTERIA atalean hautatu den logorako; bestea, LONJAGUNE ataleko logorako).
Jabetza: Saritutako logotipoa Erandioko Udalaren jabetzan geratuko da, era esklusibo eta iraunkorrean. Udalak askatasun osoa izango du logoa osorik edo partzialki erabiltzeko eta/edo nahi duen bezala aldatzeko. Gainera, argitaratu eta zabaltzeko eskubidea erreserbatzen du.
Bestelakoak: Sariketan parte hartzen duen orok erabat onartzen ditu oinarri hauek. Entregatutako agiriak ez dira itzuliko. Edukiak ez dira onartuko baldin badituzte pertsona edo instituzioen kontrako konnotazio sexista, arrazista edo oro har iraingarriak. Oinarri hauetan aurreikusi ez diren guztiak epaimahaiak ebatziko ditu.