Erandioko Udalaren Hezkuntza Arloko diru-laguntzak eska daitezke daborduko

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 12a, 17:11

Erandioko Udalaren Hezkuntza Sailaren diru-laguntzak jasotzeko eskabideak datorren martitzenera arte aurkatu ahal izango dira, hilaren 23ra arte. Erandioko Udalak zabaldu duenez, 52.000 euroko diru-partida horren helburua da finantzatzea ikastetxeek udalerri barruan antolatzen dituzten gizarte eta hezkuntza-jarduerak edo jarduera zibikoak. Eskariak aurkez ditzakete ikastetxeek, guraso-elkarteek eta hezkuntzan jarduten duten bestelako elkarteek. Inprimakiak udal-bulegoetan eta webgunean lor daitezke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun