Takolosek elkartasun-erronka berri bat egingo du zapatuan

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 17a, 15:00
Elkartasun-erronka baten artxiboko irudia. © TAKOLOS

Zapatu honetan, maiatzak 20, Takolos irrati-klubak beste elkartasun-erronka bat antolatuko du, Astrabuduko Paco tabernaren ondoan (Atxutegi kalea, 17). Oraingo honetan putxera-dema Trabudu dantzari-taldearen aurka jokatuko dute. Indabak probatu gura dutenek bost euroan egin ahal izango dute, txerrikiak eta ogia barne. Ekimen horretan aterako duten dirua Aspacek Loiun duen Zabaloetxe Goikoa ikastetxearentzat izango da. Bertan, garun-paralisia duten dozenaka neska-mutilek ikasten dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun