Ipar Euskal Herriko mankomunitatearen gainean berbaldia izango da Erandion

Iker Rincon Moreno 2017ko mai. 17a, 12:45

Eneko Bidegain. © EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA

Etzi, barikuan, "Ipar Euskal Herrian, Lurralde Elkargoa. Eta orain zer?" berbaldia emango du Eneko Bidegain idazle, kazetari eta unibertsitate-irakasle baionesak. Erandioko Gautxoriak elkarteak antolatu du ekimena eta bere lokalean (San Jeronimo, 22. Altzaga) ipini du hitzordua, 19:00etan.

Antolatzaileek gogorarazi dutenez, "bide luzearen ostean, berriki jarri da martxan Iparraldean Euskal Herri Elkargoa". Erakunde hori "zer den jakin nahi dugu, egindako bidearen nondik norakoak, egungo egoera, osaketa, funtzionamendua eta eskuduntzak... eta etorkizuneko erronkak agerian jarri nahi ditugu", azaldu dute Gautxoriak elkarteko kideek.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun