Erandioko Udalak bat egin du Kirol Jaia festagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz elkarlanean. Ekimenaren helburua da kirol parte-hartzailearen kontzeptua hedatzea, udalerriko biztanleen artean. Kirolaren festak jarduera fisikoa bultzatuko du Erandioko kirol-instalazioetan, plazetan, kaleetan eta udalerriko beste hainbat gunetan.
Hala, atzotik domekara, ekainaren 4ra bitartean, modalitate askotako kirol-jarduerak antolatzen dabiltza. Kirola osasun- eta motibazio-tresna da, integratzeko, hezteko eta parte hartzeko. Ekimen horretan, Erandiok doan zabalduko ditu kirol-instalazioak herritarrentzat, eta kaleetan proba espezifikoak prestatuko ditu. «Erandioko gizarte-, kirol- eta kultura-erakundeek dena eman dute ekimen horretan, eta euren laguntza ezinbestekoa izan da», hori abian ipintzeko, udal-iturriek adierazi dutenez. Eragile horien artean, honako hauek nabarmendu dituzte: Bizkaiko Kirol Egokituaren Federakuntza, Erandioko Atletismo Eskola, Dance GM Aretoko Dantzen Elkartea, Lutxanako Arraun Elkartea, Ortzi Taldea, Astrabuduako futbol-taldea, B.E.A., Erandiotarrak areto-futbola, S.B.T. eta Jaialdi Inertzia Kirolen Elkartea.
Jarduera batzuk
Ekainaren 2ra arte
- Egun osoan Jardun eta fitness irekiak, Altzagako eta Astrabuduko kiroldegietan.
Maiatzak 30, martitzena
- 18:30 Boccia denontzat, Irailak 23a plazan.
Maiatzak 31, eguaztena
- 18:00 Gimnastika erritmikoaren erakustaldia, Astrabuduko kiroldegian.
- 18:30 Aerobic txikiren erakustaldia, Altzagako kiroldegian.
Ekainak 1, eguena
- 18:00 Gimnastika erritmikoaren erakustaldia, Altzagako kiroldegian.
- 18:30 Aerobic txikiren erakustaldia, Astrabuduko kiroldegian.
Ekainak 2, barikua
- 17:30 Zenbait jolas, San Lorentzo futbol-zelaian.
- 18:30 Zer da goalball-a?, Astrabuduko kiroldegian.
- 19:00 Herri-kirolak, Erandiogoikoan.
Ekainak 3, zapatua
- 11:00 Saskibaloia gurpil-aulkian, Altzagako metroaren plazan.
- 11:30 Familia-jolasak, Irailaren 23a plazan.
- 11:30 Zunba-maratoia, Mendiguren plazan.
- 12:00 Igeriketa-erakustaldia, Altzagako kiroldegian.
- 13:00 Nagusien erakustaldia, Mendiguren plazan.
- 17:00 Ur-jolasak, Altzagako eta Astrabuduko kiroldegietan.
Ekainak 4, domeka
- 10:30 Bizkaiko arraun-txapelketa, Erandioko ontziralekuan.
- 11:00 Goitibehera-tailerra, Altzagako kiroldegian.
- 12:00 Saskibaloi-lehiaketa, Altzagako kiroldegian.
- 17:00 Goitibehera-tailerra, Bekoetxe parkean.