Pintxo-egileek ohorezko garaipenaz gainera, zenbait sari izango dituzte. Irabazleak lortuko ditu 300 euro eta ikastaro bat, Aingeru Etxebarriaren Bilboko sukaldaritza-eskolan; bigarrenak 200 euro jasoko ditu; eta hirugarrenak, 100 euro. Bestalde, herritarrek aukeratu ahal izango dute zein den, euren ustez, pintxorik onena; horren egileak 300 euro irabaziko ditu. Puntuak emateak ere ekar dezake saria, parte-hartzaileen artean 100 euroko hiru erosketa-txartel zozketatuko baitituzte. Epaimahai teknikoaren erabakia ekainaren 20an esango dute.
