Zailtasun ekonomikoak dituzten auzokideek janari-errazioak jasotzeko egitasmoa da hitzarmenak jasotzen duena. Maite Pérez, Gizarte Ekintza zinegotzi sozialistak azaldu du “akordio honi esker neska-mutilen eta pertsona nagusien elikadura hobetuko dela”. Izan ere, baieztatu duenez, dieta berrian “produktu freskoak, haragia eta arraina izango dira, eta ez bakarrik Elikagai Bankuak izan ohi dituenak: pasta eta arroza”.