Izan ere, orain arteko saio biak irabazi zituen, Berrizen eta Martiartun, eta bi puntuko aldea atera dio Gaztedi A taldeari. Laukizkoek oso zaila dute egoera horri buelta eman ahal izatea. Pasa den zapatuan Erandion jokatutako azken saioan, Goiherri A tiraldi denetan nagusitu zen. Laukizko Gaztedi Ak, ostera, berdez jantzitakoen aurka besterik ez zuen galdu, eta bigarren postuagaz konformatu behar izan zuen. Hirugarren postuan, berriz, berdinduta geratu ziren Goiherri B eta Mutriku.