Udalak eskaini dituen lanpostuak honako hauek dira: hamabi orotariko peoi, arreta soziosanitarioko laguntzaile bi, hiru garbitzaile, obra-begirale bi, astialdiko begirale bat eta administrari laguntzaile bat. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko beharrezko baldintzak dira Erandion erroldatuta egotea, gutxienez 2016ko abenduaren 2tik, eta Lanbiden alta emanda egotea.