Jon Salvador atleta erandioztarrak Javi Conderi lagundu zion Rio de Janeiroko maratoian, pasa den domekan. Izan ere, Basauriko atleta paralinpikoari bakarrik falta zitzaion Brasilgo hiri horretako maratoia, Olinpiar Jokoetako eta Joko Paralinpikoetako egoitza denetan elkartasun-maratoi bana egiteko. Javi Condek 2010ean abiatu zuen erronka hori eta, daborduko, 29ak amaitu ditu. Horietako 15 maratoitan lagundu diote Salvadorrek eta Xavier Maltas atleta katalanak. 192.000 euro banatu dituzte.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!