Global Training nazioarteko beken bidez praktikak egin ahal izango dira, besteak beste, Kolonbian, Frantzian, Erresuma Batuan, Polonian, Txilen eta Indian, hainbat enpresatan, hala nola LKS Ingenieria, ITP, Pine Instalaciones y Montajes eta Uriarte Safibox. Praktiken programak gutxienez zortzi hilabetekoak izango dira, eta aldez aurretik onuradunek nazioarteko gaien gaineko 50 orduko ikastaro bat egin beharko dute. Bekadun bakoitzak 1.348 euro jasoko du hilean.
Global Training beketara aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa izango da zenbait baldintza betetzea: joan den urtarrilaren 1ean 30 urteak beteta ez izatea; EAEn erroldatuta egotea 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen; gutxienez egun hori baino urtebete lehenagotik eta etenik gabe; ingelesa ondo jakitea; eta unibertsitate-graduko edo goi-mailako prestakuntza-zikloko titulazioa izatea. Argibideak EGAZ Txorierriren eta Global Training beken webgunetan egin daitezke, baina eskakizunak, bigarrenean egin beharko dute interesdunek. Aurkeztu beharreko beste agiri denak EGAZ Txorierrira eroan beharko dituzte.