Nekazaritza Ekologikoaren Azoka egingo dute domekan Astrabuduan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 7a, 13:02

Astrabuduko azoka, artxiboko irudian.

Athletic Goitiko Taldeak antolatuta, domeka honetan, irailak 10, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka izango da Astrabuduan. Bertako Josu Murueta plazan egingo dute feriaren 18. edizioa. Interesdunek erruz topatuko dituzte barazkiak, loreak, landareak, txakolina, gazta eta bestelako produktu ekologikoen erakusketa- eta salmenta-postuak.

Azokak Erandioko Udalaren eta BBK finantza-erakundearen Gizarte-ekintza atalaren babesa dauka. Era berean, Jaurlaritzaren nekazaritza-, abeltzaintza- eta arrantza-azoken zirkuituaren barruan dago.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun