Lutxanak arraun-denboraldi berriaren aurkezpena egingo du barikuan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 6a, 16:28

Lutxanako batelariak, artxiboko irudian. © BERMEO ARRAUN

Lutxana Arraun Elkarteak 2017-2018 denboraldi berria abiatuko du etzi, barikuan, Plaiabarri bideko egoitzan. 18:30etik aurrera, aurkezpena egingo dute. Aurreko denboraldian parte hartutako kideez gainera, bertaratu ahal izango dira arrauna probatu gura duten neska-mutilek eta nagusiek ere. Klubak zabaldu duenez, gutxieneko adina 11 urtekoa da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun