Erandioko Udalak zabaldu duenez, katalanak ere urtemuga biribila bizitzen dabiltza aurten, apalagoa bada ere. Izan ere, Coldday 2012an sortu zen. udal-iturrien arabera, "Coldplayri omenaldi on, zintzo eta fidel bat egiteko asmoz", lau musikariren, euren talentuaren eta indarrak batzearen emaitza da talde hori. "Funtsean, Coldplayzaleek Coldplayzaleentzat sortutako talde bat da", azpimarratu dute. Bartzelonatik datoz; hain zuzen, han hasi ziren beste tributu-talde batzuen artean ezagun egiten. Lana ondo egitekoak direnez, oholtza mota denetara joan izan dira, jai pribatuetara zein antzoki eta entzunareto handietara. Gainera, Europako hainbat herrialdetan jo dute, eta laster, Asia ekialdean (Malaysian, Indonesian, eta abarren) ibiliko dira.
"Coldplayren musikaren magia dena eroaten du oholtzara Colddayk. Interpretazioa ikaragarria da, argiak, eszenaratzea... Coldplayzale batek espero duena. Colddayk Coldplayren abesti ezagunenak eta onenak jotzen ditu, 'Parachutes' lehen diskotik hasi eta 'A head full of dreams' azkenengoraino", Erandioko Udalaren zabaldutako informazioaren arabera.