Daborduko gazte erandioztarrek izena eman dezakete hamar ikastaro, tailer eta ekimenetan parte hartzeko. Inskripzioagaz batera, 3 eta 50 euro bitartean ordaindu beharko dituzte, tailerraren arabera. Izen-ematea ixtear dituzten saioak honakoak dira: kartoizko ohe-mahaia egitea eta loreontzi baratzea, hilaren 15ean; udazkeneko sukaldaritza, ingeles-mintzamena, funky eta puntua, hilaren 20an; adimen emozionala lantzeko tailerra, irailaren 21ean; ideiak sortzekoa eta estresa eta mozioen kudeaketa, irailaren 26an; azkenik, Mexikoko eta Peruko sukaldaritza, irailaren 27an.
Lehenengo ikastaroa irailaren 29an hasiko da; azkena, ostera, abenduaren 14an bukatuko da. Argibide gehiagorako, 946 025 891 telefonora deitu, 609 082 646 telefonora whatsapp-mezua bidali edo gazteria@erandioko-udala.eus posta elektronikora idatz daiteke.
Ikastaroak
Kartoizko altzariak: egin zure ohe-mahaia
- Datak: irailak 29, urriak 6, 20 eta 27, azaroak 3,10, 17 eta 24.
- Izena emateko epea: irailaren 15era arte.
- Ordutegia: 17:30-20:30.
- Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga).
- Prezioa: 40 / 45 / 50 euro (Kontsultatu prezioak).
Loreontzi-baratzea: balkoian, terrazan eta etxe barruan landatzea. Hastapenak
- Data: irailak 30.
- Izena emateko epea: irailaren 15era arte.
- Ordutegia: 9:30-13:30.
- Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga).
- Prezioa: 5 / 8 / 10 euro (Kontsultatu prezioak).
Udazkeneko sukaldaritza
- Data: urriak 4.
- Izena emateko epea: irailaren 20ra arte.
- Ordutegia: 18:00-21:00.
- Lekua: Bekoa Ikastetxea (Altzaga).
- Prezioa: 3 / 4 / 5 euro (Kontsultatu prezioak).
Ingeles-mintzamena
- Datak: asteazkenak (urriak 4, 11, 18 eta 25, azaroak 8, 15, 22, eta 29) ostegunak (urriak 5, 19 eta 26, azaroak 9, 16, 23 eta 30, abenduak 14).
- Izena emateko epea: irailaren 20ra arte.
- Ordutegia: 18:30-20:30.
- Lekua: asteazkenak Josu Muretan (Astrabudua) eta ostegunak Bekoa Ikastetxean (Altzaga).
- Prezioa: 20 / 25 / 30 euro (Kontsultatu prezioak).
Funky
- Datak: urriak 4, 11, 18 eta 25, azaroak 8, 15, 22 eta 29.
- Izena emateko epea: irailaren 20ra arte.
- Ordutegia: 20:30-22:00.
- Lekua: Ana Rosa Tercero Zentroa (Altzaga).
- Prezioa: 30 / 35 / 45 euro (Kontsultatu prezioak).
Puntua
- Datak: urriak 4, 11, 18 eta 25, azaroak 8, 15, 22 eta 29.
- Izena emateko epea: irailaren 20ra arte.
- Ordutegia: 18:30-21:00.
- Lekua: Anbulategi zaharra (Astrabudua).
- Prezioa: 20 / 25 / 30 euro (Kontsultatu prezioak).
Adimen emozionala lantzeko tailerra
- Datak: irailak 28, urriak 5, 19 eta 26, azaroak 2, 9, 16, 23 eta 30.
- Izena emateko epea: irailaren 21era arte.
- Ordutegia: 18:30-20:30.
- Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga).
- Prezioa: 25 / 30 / 35 euro (Kontsultatu prezioak).
Ideiak sortzen
- Datak: urriak 10, 17, 24 eta 31, azaroak 7, 14, 21 eta 28.
- Izena emateko epea: irailaren 26ra arte.
- Ordutegia: 18:00-20:00.
- Lekua: Postetxe zaharra (Altzaga).
- Prezioa: 10 / 20 / 30 euro (Kontsultatu prezioak).
Estresa eta emozioen kudeaketa
- Datak: urriak 10, 17 eta 31, azaroak 7, 14 eta 28.
- Izena emateko epea: irailaren 26ra arte.
- Ordutegia: 18:30-20:30.
- Lekua: Josu Murueta Kultur Etxea (Astrabudua).
- Prezioa: 10 / 20 / 30 euro (Kontsultatu prezioak).
Munduko sukaldaritza: Mexiko eta Peru
- Datak: urriak 11, 18 eta 25, azaroak 8 eta 15.
- Izena emateko epea: irailaren 27ra arte.
- Ordutegia: 18:00-21:00.
- Lekua: Bekoa Ikastetxea (Altzaga).
- Prezioa: 12 / 15 / 20 euro (Kontsultatu prezioak).