Barikura arte eman daiteke izena Erandioko Helduen Hezkuntzan

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 12a, 13:08

Erandioko Helduen Hezkuntzako ikasle batzuk, iaz, argazki-erakusketa batera egindako bisitan. © LEIOAKO HELDUEN HEZKUNTZA ZENTROKO BIBLIOTEKA

Erandioko Helduen Hezkuntza zentroak daborduko iragarri du ikasturte berrirako eskaintza. Matrikulazioak barikura arte egin daitezke, hllaren 15era arte. Zentroa Altzagako Desanexio kalearen 4. atariko 3. solairuan dago. Argibide gehiagorako, honako telefonoetara dei daiteke: 944 673 504 eta 679 480 970.

Honako hauek dira Erandioko Helduen Hezkuntzaren ikastaroak:

  • DBHko Graduatuko Titulu Ofiziala lortzeko ikastaroa.
  • Eguneratze kulturala (artea, literatura, emakumeen eta zinemaren historia, oinarrizko informatika...).
  • Irakurketa, idazketa eta kalkuluaren ikasketa eta hobekuntza.
  • Internet, power point, ingelesa eta argazkilaritza digitala.
  • 25 eta 45 urtetik gorakoentzako unibertsitateko sarbide-probetarako prestakuntza.
  • Erandioztarrok elkartearen tailerrak: erlaxazioa eta luzaketak, olio-pintura eta eskulanak. Irailaren 22ra arte dago argibideak eskatzeko epea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun