Ikastaroak adin guztietako pertsonentzat eta hainbat mailatakoak izango dira: iniziazioa, erdi-mailakoa eta aurreratua. Eskolak barikuetan izango dira, 18:00etatik 19:00etara, Astrabuduko anbulatorio zaharrean eta Altzagako udal-kiroldegian. Halere, matrikulazioen arabera, beste egun eta ordutegi batzuk aztertuko dituzte. Interesdunek izena eman dezakete 944 672 812 telefonora deituz, bmsp@telefonica.net posta elektronikora idatziz edo Internetez.