Astelehenean, hilaren 18an, gura duten lagunek aukeran izango dituzte hip-hop, dantza garaikidea eta zumba praktikatzeko saioak. Martitzenean, irailaren 19an, ostera, pilates, lineako dantza, bachata, saltsa eta sevillanak izango dira eguneko ekimenak. Eguaztenean, hilaren 20an, areto-dantzak, yoga, bachata eta saltsa izango dira. Eguenean, bachata, eta Angolako kizomba dantza praktikatzeko aukera izango da. Azkenik, irailaren 22an, barikuan, areto-dantzen beste saio bat izango da. Bitartean, elkartearen ikastaroetan parte hartu gura dutenek irailaren 26ra arte izango dute matrikulazioa zabalik. Argibide gehiagorako, 679 480 970 telefonora dei daiteke.