Eguenean zabalduko du ikasturtea Erandioko Atletismo Eskolak

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 18a, 13:19

Eskolako zenbait kide artxiboko irudi batean. © ERANDIOKO ATLETISMO ESKOLA

Eguenean, irailaren 21ean, hasiera emango diote Erandioko Atletismo Eskolaren 2017/18 denboraldiari. Batzar informatibo bana egingo dute eskolako kide berrientzat eta ohiko ikasleentzat, biak Altzagako kiroldegian. Lehenengo bilera 18:30ean izango da, eta iazko kideena, ordu bat beranduago.

Bitartean, izen-ematea zabalik segitzen du. Kirolari berriek eskolaren webgunean bete dezakete inskripzio-orria. Aurten Erandioko Atletismo Eskolak 35 urte bete ditu. Argibide gehiagorako, atletaerandio@telefonica.net posta elektronikora jo daiteke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun