Gazte bat atxilotu dute Erandion, labanaz beste gazte bati eraso egitea egotzita

Iker Rincon Moreno 2017ko ira. 27a, 13:55

Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen pasa den zapatuko goizaldean, Astrabuduan. Segurtasun Sailak zabaldu duenez, mutilari beste gazte bati labanaz eraso egin eta zauritzea egotzi diote. Biktima ospitaleratu behar izan zuten.

Erasoa bertoko diskoteka baten inguruetan eman zen, zapatuan, 04:55ak aldera. Ordu horretan, Ertzaintzak diskotekaren aurrean liskar bat zegoeneko abisua jaso zuen. Zenbait patruila bertaratu eta 18 urteko gazte bat topatu zuten, zaurituta; sorbaldaren atzealdean zentimetro batzuetako ebakia zeukan. Biktima anbulantzian artatu eta ospitalera eroan zuten. Bitartean, poliziek gazte bat atxilotu zuten, erasoaren erantzulea zelakoan; lesio-delitua egotzi zioten. Komisariatik pasa ostean, epailearen esku utzi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun