Jaia Erandiogoikoan izango da, 10:30etik 14:30etara. Bertan, jarduera jolasgarri eta animaziozkoak egingo dituzte, bizimodu osasuntsua eta ingurumenaren babesa sustatzeko eta alkoholdun edarien zein tabakoaren kontsumoa prebenitzeko. Gauzak horrela, jolasak, tailerrak, puzgarriak, musika eta beste hainbat kontu gozagai izango dituzte hurbilduko direnek.
Autobusa
Joan-etorriak errazteko, autobusa berezia jarriko dute, doan. Ibilbidea honako izango da: Altzaga (metroa), Astrabudua (osasun-zentroaren aurrean) eta Erandiogoikoa. Ordutegia, ostera, honakoa izango da:
- Joateko: 09:30 / 10:15 / 11:00 / 11:45 / 12:30
- Itzultzeko: 13:15 / 14:00 / 14:45 / 15:30
Udalak erandioztar denei parte hartzeko gonbitea egin die. Era berean, boluntarioen kolaborazioa eskertu du, tartean honako taldeena: Astrabuduko Emakumeen Elkartea, Ausartzen, Bizkaiko Abere eta Landare Babeslea, Bultzatzen, Erandioko Emakumeen Elkartea, Erandioko Herri Babesa, Erandioko Kabalgata, Erandioko Askotariko Kirol Elkartea, Erandioko Txirrindulariak, Erandioko Atletismo eskola, Etorkizunak sortzen, Gizarte Unamaz Alkartuak, Goi-Alde dantza-taldea, Gurari, Extremadurako Etxea, Lutxana Arraun Elkartea, Tratu Txarrak Jasotako Haurren Laguntzarako Euskal Elkartea (A.V.A.I.M.), Uribe Aldeko Gazteen Gurutze Gorria eta Uztargi dantza-taldea.