Horretarako, goizean hainbat tailer eta ekintza egingo dituzte Bustinza plazan, Bekoako eraikinaren ondoan, 11:00etatik 13:00era. Besteak beste, antzerki, sukaldaritza, graffiti eta perkusio tailerrak; goitibeherak, liburutegia, solasaldiak eta esperimentazioa egingo dituzte denbora tarte horretan.
Azaldu dutenez, elkarlanean garatuko dute egitaraua irakasleen, begiraleen eta bestelako langileen, familien eta herriko eragileen artean, "bagarelako…Euskal Herriko eskola publikoa, euskalduna, laikoa,
anitza eta hezkuntza sistema propioaren aldekoa".