Gainera, eskuinaldeko erreia itxi behar izan dute eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu lau orduz. Auto-ilarek eragin handia izan dute Arrontegiko zubian, bi noranzkoetan.
Gaur goizeko 07:35ak aldera, hiru autoren arteko ezbeharra izan da N-637 errepidean, Erandioko udalerrian. Ezbeharra 11. kilometroan jaso da, Bilborako noranzkoan, Txorierriko igarobidea hartzeko irteerara iritsi baino lehen; horren ondorioz, pertsona bi zauritu dira eta Gurutzetako ospitalera eroan dituzte, Segurtasun Sailak zabaldu jakinarazi duenez.
Gainera, eskuinaldeko erreia itxi behar izan dute eta horrek auto-ilara luzeak eragin ditu lau orduz. Auto-ilarek eragin handia izan dute Arrontegiko zubian, bi noranzkoetan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!