Hala, egunotan harrapagailuak eta arratoiak antzemateko monitoreak ikuskatu, hornitu eta berrezarriko dituzte, udalerri osoan. Horretaz gainera, karraskarien aurka auzokideen laguntza eskatu du Udalak, "denon onerako"; herritarrek egin ditzaketen kontuak honako hauek dira: zaborra ateratzea "propio ezarrita dagoen ordutegian", eta edukiontzietan uztea; "kaleko animaliei janari-hondarrak uzten dizkieten pertsonak salatzea", "hondakin horiek arratoien bazka" direlakoan, eta karraskariak ugaltzen laguntzen dietelakoan; arratoiak ikusiz gero, abisua ematea, 944 890 133 telefono-zenbakian edo osasun@erandio.eus posta elektronikoan.