Erandioko ospitalearen eta beste bien operazioa urtea amaitu aurretik ixtea espero dute, Solvia higiezin-agentzia valentziarrak zabaldu duenez. Daborduko, Espainiako eta nazioarteko hainbat talderen eskaintzak jaso ditu enpresak. Izan ere, euren ustean, aktiboa ziurra da, Quirón taldeak segituko duelako ospitaleak kudeatzen eta sinatutako alokairuek errentagarritasun interesgarria eskaintzen dutelako. Erandioko ospitaleak 19.000 metro koadro ditu eta 2029 urtera bitarteko alokairua dauka indarrean.