Eder Gomez Munduko Kick Boxing Txapelketan lehiatuko da

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 27a, 16:50

Eder Gomez, erdian, Joana Suarez "Nany" Espainiako kick-boxingeko txapeldunagaz. © AKT

Astrabuduako Kick Boxing Taldeak (AKT) ordezkari bat izango du Munduko Kick Boxing Txapelketan, Hungariako hiriburuan. Kirol-elkarteak zabaldu duenez, Eder Gomezek izango du ardura hori, azaroaren 4a eta 12a bitartean, Budapesten.

Munduko Txapelketa hasi arte, Gomez fisikoki eta psikikoki prestatuko dute Joana Suarez "Nany" Espainiako kick-boxingeko txapeldunak eta AKTko beste kide batzuek. Borrokalari astrabuduarra 40 urtez gorako mailan lehiatuko da, Kick Light modalitatean. Lehiatzeaz gainera, Eder Gomez entrenatzailea ere bada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun