Sasieskola egin zuen ohiko kideren bat gehituko da datozen egunotan, baina halere, goma eta lur gaineko lehiei erantzuteko gutxienez hamarreko taldea osatu gura dute: "tiralari berrien premia larrian gaude", azaldu dute. Hala, deialdi berezia egin diete sokatiran probatu gura duten 15 urtez gorako emakumezkoei, bertaratzeko. Astelehenetan, martitzenetan eta eguenetan batzen dira, 20:00etan.