Erandion, atleta izateko aukera eskaintzen dute

Iker Rincon Moreno 2017ko urr. 28a, 13:14

Erandio Atletismo Eskolako hainbat kide, itziar Lopez de Uralderen omenezko lasterketan. © ERANDIOKO ATLETISMO ESKOLA

Joan den irailaren 21ean, hasi zen Erandioko atletismo-eskolaren denboraldi berria. Batzar informatibo bi egin zituzten egun hartan: kide berrientzat, bata; eta aurreko denboraldikoentzat, bestea. Hilabete pasatu arren, izen-emateak zabalik segitzen du, klubak ohartarazi duenez.

Atletismoa probatu gura dutenek eskolaren webgunean bete dezakete inskripzio-orria. Horretarako, beharrezkoa da 2011n edo lehenago jaio izana. Aste biko probaldia konpromiso barik egitea proposatu du eskolak. Aurten, Erandio Atletismo Eskolak 35 urte bete ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun