Erreklamatu ez diren gorpuzkiak aterako dituzte Erandioko hilerrietatik

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 1a, 13:38

Datorren urtarrilaren 15ean Erandioko Udaleko beharginek San Agustin eta Andra Mari udal-hilerrietako gorpuzkiak horma-hilobietatik ateratzen hasiko dira, hamar urterako kontzesioa bukatuta, inork ez baditu aurretik erreklamatu.

Joseba Goikouria alkateak sinatutako dekretuaren arabera,agindu horrek eragingo die 2006ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean edo lehenago ehortzitako gorpuzkiei, beti ere horma-hilobian gordeta bazeuden eta hamar urterako alokairu-emakida bazuten.

Hala, gorpuzkien kargu hartu gura duten herritarrek, lehenago horretarako eskaria egin ez badute, Erandioko Udaleko Osasun Sailera joan ala idatzizko eskaria egin behar izango dute, gorpuzkiak ateratzeko epea amaitu aurretik. Eskaria posta elektroniko bidez ere egin daiteke osasun@erandio.eus helbidera zuzenduta. Edonola ere, honako datu hauek azaldu beharko dira: eskatzailearen izen-deiturak, helbidea eta telefono-zenbakia, eta zendutakoaren izena eta zendu zeneko urtea.

Gorpuzkiak ateratzeko beharrak 2018ko urtarrilaren 15etik 2018ko maiatzaren 15era bitartean egingo dituzte, San Agustin eta Andra Mari udal-hilerrietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun