Hogei urte pasa dira daborduko, Erandioko Emakumeen Elkartean abesbatza sortu zutenetik. Gaur egun, 30 emakumek osatzen dute, Natxo Egigurenen batutak zuzenduta. Korua Bizkaiko Abesbatzen Elkarteko kidea da eta sortu zenetik urtero parte hartu du Udaberriko Kontzertuen ekitaldian, Begoñako Aste Koralean eta Bizkaiko Abesbatzen Egunean. Gainera, Bizkaian ez ezik, nazioartean ere jardun dute, Parisen edo Gironan legez.