Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta HIRUKA komunikazio-taldeak antolatutako lehiaketan parte hartu duten Uribe Kostako 10 argazkilariren lanak eta horietan oinarritutako testu irabazleak ditu osagaitzat erakusketak. Gura duenak astegunetan izango du bertaratzeko beta, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.