Argindar-fakturaren aurrean zelan jokatu azalduko du EKAk Erandion

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 22a, 12:44
CC-BY-SA GOIENA

Gaur, eguaztena, Argindarreko fakturaren eta Gizarte Bonuaren gaineko berbaldia emango du Koldo Nabaskues Euskal Kontsumitzaileen Alkarteko (EKA) presidenteak. Hitzordua 18:30ean ipini dute, Altzagako postetxe zaharrean, udaletxeko atzealdean. Gaur zortzi, beste saio bat egingo dute ordu berean, Erandiogoikoko Gizarte Etxeko areto nagusian.

Ekimena Erandioko Udalaren Osasun Publikoa eta Kontsumo Arloak antolatu du, Kontsumobideren laguntzagaz.

Ekimenaren kartela

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun