Gizonezko bat hil da Erandion, metroak harrapatuta

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 27a, 13:14

Metro-geltokia hesitu dute larrialdi zerbitzuek.

Bizkaiko suhiltzaileek baieztatu dutenez, pertsona bat hil da, Erandioko geltokian, metroak harrapatu ostean.

Larrialdi-zerbitzuetako beharginak hurreratu dira Erandio geltokira, Altzagara. Zoritzarrez, ezin izan dute ezer egin trenak aurretik eroan duen gizonezkoagatik.

Bizkaiko suhiltzaileek 13:08an eman dute zoritxarraren berri. Hasieran, lehenengo lineako metro-zerbitzua moldatu du garraio-enpresak, Erandio eta Astrabuduko geltokiak itxi ditu eta. Hala, zerbitzua kendu dute Lutxana eta Leioa geltokien artean. 14:30ak aldera, metroak normaltasuna hartu du berriro ere.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun