Dozenaka kimika-ikaslek bisitatu dute Erandioko Polizia Zientifikoa

Iker Rincon Moreno 2017ko aza. 29a, 16:00
Bilboko Zabalburu Ikastetxeko ikasleak, bisitan. © EUSKO JAURLARITZA

Bilboko Zabalburu Ikastetxeko 36 ikasle izan ziren Polizia Zientifikoaren Unitateak (PZU) Erandioko ertzain-hirian dituen instalazioetan, joan den astelehenean.

Lanbide Heziketako ikasleak Analisi eta kalitate kontroleko laborategia heziketa-zikloa ikasten dabiltza. Etorkizuneko kimikariak laborategiak eta beste instalazioak ezagutu zituzten, Zabalburu ikastetxeko arduradun bategaz eta Iñaki Irusta PZUko arlo-arduradunagaz.

Irustak azaldu zizkien gazteei Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateak daroan ibilbidea, daukan organigrama eta egiten dituen ikerketak eta jarduerak. Ikasleek, berriz, galderak egiteko aukera izan zuten. Zalantzak argituta, Polizia Zientifikoaren estruktura eta lau analisi-laborategiak aurkeztu zizkieten gazteei: Dokumentoskopia, Antropolgia forentsea, Kimika eta Genetika. Azkenik, bisitaren balantzea egin zuten batzar batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun