"Diario Vasco" egunkariak Segurtasun Saileko iturriak aipatuz argitaratu duenez, borrokaldia goizaldeko 04:00ak aldera jazo zen. Ertzaintzako zenbait patruila bertaratu ziren eta gaztea topatu zuten, zauri larriakaz. Gurutzetara eroan zuten zuzenean eta bertan larrialdi-ebakuntza egin zioten begia salbatu guran. Halere, medikuek ez zuten lortu gazteak ikusmena berreskura zezan, lesio larriak zirela-eta.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du erasotzailea topatu eta gertatutakoa argitzeko. Oraindino Ertzaintzak ez daki zauritutako gazteak liskarrean parte hartzeren bat izan zuen ala beste barik biktima izan zen bertatik pasatu zelako. Gaztearen zenbait lagunek salatu zuten atzo "ezezagun batek atzetik botilakada bat eman" ziola. Sare sozialetan zabaldutako mezu horretan, eskatu diete laguntza erasoaren lekuko izan zirenei.