Erakundeak azaldu duenez, tailer horren bitartez aitak euren "seme-alaben hazkuntzarekiko eta hezkuntzarekiko inplikazioan sakontzen" ahaleginduko dira. Hala, "modu aktiboan" kokatuko dira, "tradizionalki ezarritako aita-eginkizuna eraldatzeko". Ekimena berbaldi baten bidez aurkeztuko dute, datorren abenduaren 13an, eguaztenean, Bekoa ikastetxean. Ostean tailerra leku berean izango da, barikuetan, urtarrilaren 12tik 26ra.