Emakumeek gizonezkoek baino gehiago parte hartu dute, eurek bete baitituzte inkesten %58. Denera, 520 ekarpen batu dituzte. Gehien errepikatu den eskaera EHUk Leioan duen campusaren ondoko pista zaharberritzea izan da; 17 herritarrek proposatu dute hori. Ostean, gaztetxe bat eskatu dute 9 lagunek, eta beste bik zehaztu dute Kalezulo gura dutela. Aparkalekuak gura dituzte zortzi pertsonek; estali bako igerilekuak, zazpik; eta enplegua, seik.