Olentzero Saria jokatuko dute Erandion

Iker Rincon Moreno 2017ko abe. 8a, 12:00

Xake-taula bat. JOTAM TREJO

Erandion Gabonak ez dira zuriak, zuri-beltzak eta karratuak baizik. Izan ere, bertoko S. P. Erandio askotariko kirol-elkarteak Olentzero Xake Txapelketa antolatuko du abenduaren 24an, azken urteotan legez.

Hitzordua Astrabuduko anbulatorio zaharrean ipini dute, goizeko 09:30etik 13:30era. 2004an edo geroago jaiotakoek parte har dezakete eta izena elkartearen webgunean abenduaren 22a baino lehenago eman beharko dute. Iazko txapelketan 150 bat umek eta nerabek parte hartu zuten; aurten 130era mugatu dute.

Leku berean, baina egun batzuk lehenago, 26. urtez antolatuko dute Nazioarteko Xake Sariketa. Lehiaketa abenduaren 16tik 23ra egingo dute, arrastietan. Inskripzioa elkartearen webgunean bete daiteke, abenduaren 15era arte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun