Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldutakoaren arabera, ibilgailua bidetik irten eta maldan behera erori zen. Bertan zihoazen lagun biak harrapatuta geratu ziren barruan. 19:14ean larrialdi zerbitzuek abisua jaso zuten eta suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu ziren. 20:30ean lortu zuten suhiltzaileek lagun biak bertatik ateratzea.
Erandiogoikoko gaztearen heriotza egiaztatu ostean, izapideak egin eta Bilboko Auzitegiko patologia-zerbitzura igorri zuten, autopsia egiteko.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertaeraren nondik norakoak argitzeko.