Jendartea
Erandio
2017-12-23 12:36
Zauritu bat izan da Erandion, auto-istripuan
Auto-istripu bat izan da Erandion, BI-711 errepideko 9 kilometroan, Bilborako norabidean, 11:40ak aldera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zabaldu duenez, trafiko-istripua auto biren artean gertatu da. Horren ondorioz, zauritu bat Gurutzetako ospitalera eroan dute. Suhiltzaileak errepidea garbitzen dabiltza eta auto-ilara luzea sortu da.