Pertsona bat zauritu da Erandion, hiru autok talka eginda

Iker Rincon Moreno 2018ko urt. 14a, 12:54
Istripuaren hasierako irudia. C TRAFIKO ZUZENDARITZA

Larrialdi-zerbitzuek pertsona bat eroan behar izan dute Urdulizko ospitalera, gaur goizaldean; Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak zabaldu duenez, Erandion hiru autoren artean izandako istripuan zauritu da.

Ezbeharra goizaldeko 02:00ak baino lehen hasi da, auto bat irauli denean BI-604 errepideko 6,6 kilometroan, Asuako bidean. Pare bat orduz errepideko erreil bi itxi behar izan dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun